Araudia

1.- DATA eta ORDUA: Pagoeta Mendi Lasterketaren hogeigarren edizioa 2025eko apirilaren 27an izango da, eta goizeko 9.30etan emango zaio hasiera (ibilbide mistoa 9.45tan).

2.- IBILBIDEA: Bi ibilbide egingo dira:

  • Ibilbide nagusia (bakarkakoa): 21,5 kilometro eta 1.600 metroko gorabehera metatua, zailtasun tekniko handirik gabekoa. Ibilbide zirkularra izango da eta Zarautz izango du abiapuntu eta helmuga, Aritzbatalde Kiroldegiaren parean, eta lasterketako punturik garaienak 8. eta 9. Kilometro artekoak izango dira (Pagoetako gurutzea eta Murukil tontorra, 700 metro inguruko altueran). Ibilbidea, 7. eta 16. Kilometroen artean Pagoeta Kontserbazio Bereziko Eremutik igaroko da.
  • Ibilbide mistoa (neska-mutilez osaturikoa bikoteetan): 8 kilometro eta 444 metroko gorabehera metatua, zailtasun tekniko handirik gabekoa. Ibilbide zirkularra izango da eta Zarautz izango du abiapuntu eta helmuga, Aritzbatalde Kiroldegiaren parean. Urteta auzo pareraino igo beherako da, eta gero buelta Olaa errekatik eta baserritik barrena izango da. Ibilbidearen erdia laua izango da.

3.- PARTEHARTZEA: 18 urtetik gorako edonork parte hartu dezake, baina parte-hartzaile kopurua mugatua izango da: gehienez ere 375 lagun onartuko dira Ibilbide nagusian, eta 250 lagun ibilbide mistoan (125 bikote). Parte-hartzaileak izena emandako hurrenkera berean onartuko dira, eta gehiengo kopurura iritsi ezkero itxarote-zerrenda bat sortuko da.

4.- KATEGORIAK: Lasterketa honetako sailkapena hiru kategoria hauen arabera emango da:

  • Gizonezkoak
  • Emakumezkoak
  • Mistoa (neska-mutilez osatuta egon behar dute bikoteek)

5.- IZENEMATEAK: Izen ematea www.rockthesport.com web orrian. Prezioak:

  • Ibilbide nagusia: Prezioa garaiaren arabera 21, 23 edo 25 €  izango da. 18 urtetik gorako edonork parte hartu dezake, baina parte-hartzaile kopurua mugatua izango da: gehienez ere 375 lagun onartuko dira Ibilbide nagusian, eta 250 lagun ibilbide mistoan (125 bikote). Parte-hartzaileak izena emandako hurrenkera berean onartuko dira, eta gehiengo kopurura iritsi ezkero itxarote-zerrenda bat sortuko da.
  • Ibilbide mistoa: Prezioa garaiaren arabera 24, 26 edo 28 € izango da bikotea.

6.- ITZULKETAK: Izenemateen itzulketak onartuko dira apirilaren 15 arte. Data horretatik aurrera antolakuntzak dirua itzultzeko konpromisorik ez du hartzen, ezinezkoa izan baitaiteke azken bi asteetan bajak kudeatzea (aseguruak, kamiseten tailak, hornidura, opari-poltsa, eta abar).

7.- KONTROLAKIbilbide nagusian tarteko kontrol bat egongo da, Murukil tontorrean (9. Kilometroan), 1:45eko denborarekin. Lasterketa osoa burutzeko 3 orduko epea egongo da. Ibilbide mistoan ez da tarteko kontrolik egongo, eta lasterketa osoa burutzeko 2 orduko epea egongo da.

8.- HORNIDURAK:

Ibilbide nagusian hiru anoa postu egongo dira:

  • 5. Kilometroan (Otzarreta)
  • 8. Kilometroan (Pagoeta gurutzea)
  • 15. Kilometroan (Orbelaun)

Ibilbide mistoan anoa-gune bat egongo da 3,5 kilometroan (ura soilik). Helmugan ere hornidura egongo da.

Hornidura-gune guztiak behar bezala adierazita eta mugatuta egongo dira, eta muga horietatik kanpo ezingo dira hondakinak bota.

9.- SARIAK:

  • Kategoria bakoitzeko lehenengo hirurek saria jasoko dute. Ibilbide luzean lehen 3 emakume eta lehen 3 gizonek kopa bana jasoko dute. Irabazleek (emakume zein gizon) txapela ere jasoko dute. Ibilbide mistoan lehen 3 bikotek kopa bana jasoko dute. Bikote irabazleak txapela ere jasoko du.
  • Parte-hartzaile guztientzako opari-poltsa eta kamiseta banatuko da.
  • Opari gehiago ere zozketatuko dira lasterketa amaitzen dutenen artean. Helmugan eskegiko da irabazleen zerrenda, lasterketa amaitu ondoren. Kategoria-mailan saria jaso dutenek ez dute zozketan parte hartuko.

10.- OSASUN-LAGUNTZA: Antolakuntzak sorospen eta salbamendu zerbitzuak ezarriko ditu ibilbideko zenbait puntutan eta helmugan. Izenemateak mediku-asegurua barneratzen du, beraz parte-hartzaile guztiek antolakuntzaren bermea izango dute lasterketan gertatu litezkeen istripuen aurrean.

11.- BESTELAKO ZERBITZUAK: Zarauzko Aritzbatalde Kiroldegian (helmuga aldamenean) aldagelak eta dutxak izango dira partaide guztientzat. Lasterketa ondoren hamaiketakoa eskainiko da parte-hartzaile eta ikusleentzat.

12.- INGURUMENA: Lasterketa mendian barrena izango da eta gainera Pagoeta Kontserbazio Bereziko Eremutik igaroko da. Hortaz, naturarekiko errespetuzko jarrera erakustea ezinbestekoa izango da: baliabide naturalak, geologikoak, kulturalak,… ez hondatu, zaborra eta materiala ez bota (hornidura-guneetan adierazitako lekuetan izan ezik), ibilbidean zehar ez oihurik egin,…

13.- ARAUDIAREN ONARPENA: Lasterketan izena emateak arau hauen onarpena dakar. Hemen aurreikusita ez dagoena Euskadiko Mendi Federazioak mendi lasterketetarako duen araudiaren arabera erabakiko da.