21 km
Aurtengo edizioko Ibilbidea iazko berbera izango da oinarrian, baina aldaketa batzuen ondorioz luzeagoa izango da. Ibilbide zirkularra izango da eta Zarautz izango du abiapuntu eta helmuga, Aritzbatalde Kiroldegiaren parean, Pagoeta mendiko tontorra izango delarik lasterketako punturik garaiena, 670 metrorekin.

Joanekoa: Abendañon, Errotaberri parean hasiko da igoera, Basarte errekaren ondotik, Urtetaraino. Hortik, igoerak Gorritxoko zelaitik eta Sarobe-Berri baserritik barrena jarraituko du, Pagoeta gurutzeraino.
Bueltakoa: Pagoeta Parke Naturaletik igaroko da, Sarrolatik barrena Olaa errekaraino jaitsiz, gero Aitze auzotik buelta emanez Zarautzera sartu aurretik.
Guztira 21 kilometroko distantzia dauka ibilbideak, eta 1.600 metroko gora-behera metatua, zailtasun teknikorik gabekoa.